Nire istorioa

Sara Miguelez Garitano naiz eta aurkezten dizuedan lanbide-proiektua DIR DIR deitzen da. Ideiaren jatorria Bilboko Arte Ederretako azken ikasturtean dago, izan ere, sasoi hartan ikaragarri erakarri ninduen mundu bat ezagutu nuen, harribitxiena eta beraien propietate eta sinbologiarena.

Ordutik aurrera, burdinazko harizko estrukturak egiten hasi nintzen, euren barruan harribitxiak eta naturako beste material batzuk eusteko eta horrela, nire lehen bilduma sortu nuen. Espazioarekin jolastuz esanahi sinboliko eta estetiko zuten “mini eskulturak” sortu nituen eta beraiek artistikoki gehiago ikertzeko beharra piztu zuten nire baitan, urratzeko zerumuga berriak deskubrituz.

Arte Ederretako karrera bukatutakoan Bitxigintza Artistikoko ikasketak hasi nituen Donostiako Easo Politeknikoan, gero, Bartzelonara joan nintzen, Eskola Massanara, bigarren ikasturtea eta proiektu finala egiteko.

Urte hauetan ikertzeko eta esperimentatzeko aukera izan dut eta bitxigintza elementu estetiko bat baino gehiago dela ikasi dut. Bitxi bakoitzean bi istorio batzen dira, bata bitxigilearena eta bestea bitxia eramaten duenarena, aukeratutako materialaren, formaren eta kolorearen bitartez adierazten direnak.

Nire desioa eta nahia zera da, DIRDIReko bitxi bat eramaten duenari nik neuk sortzean sentitu dudan oreka, bakea eta zoriontasuna transmititzea, eta batez ere, paregabe egiten zaituen dirdira berezi hori sentiaraztea.

Nire lan egiteko modua ezagutu nahi duzu?

Hemen sortzen ditut zuk gozatzeko diren bitxiak

BILDUMAK

663777778

DIRDIR marka erregistratua da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Artisauen Erregistroan alta emanda.

Aurkeztutako bitxien inguruko informazioa nahi baduzu edo bitxi bat erosi nahi baduzu, bete formularioa edo deitu telefonora.